Miren Amuriza eta Julio Soto bertsotan Irañetako udalekuan

2016/07/26
Pasa den ostiralean abiatu zituzten udalekuak Nafarroan, 12-14 urte bitarteko 35 gaztek.

Irañetako bertso-udalekuan gaztetxoekin jolastu eta bertso afaria eskaintzera etorri dira Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak, eta lagun giro ederra aurkitu dute bertan. 10 egun ari dira igarotzen 12-14 urteko 35 gaztetxo, Araba, Lapurdi, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritakoak (gehienak bertso-eskoletako kideak dira). Gozatu ederra hartzen ari dira: antzerki eguna, Uharteko igerilekuan parrillada, Akelarrea, mendian lo egitea...

Begirale taldean saltsa jartzen dabiltza Ane Labaka, Oier Arbina, Leire Amenabar, Maite Solozabal, Eli Pagola, Peru Abarrategi eta Estitxu Agirre. Sukaldean Argiñanoren eskua eta umorea dutenak, Unai Mendizabal eta Imanol Irazustabarrena. Oskar Estangarekin txandako kantua grabatuko dute, gerora udalekuetako oroitzapenekin beteko den kantua.

Amuriza eta Soto kantura joan direnean ateratako talde argazkia