Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/10
Gainera, Hitzetik Hortzeraren ondotik, ETB4ra salto egiten duen zaleak bertsolaritzaz gozatzen jarraitu ahal izango du, Durangoko saioa eskainiko baita zuzenean.

Pasa den larunbatean Maule-Lextarren jokatu zen hirugarren finalaurrekoa. Han izan ziren kantuan Etxahun LekueBeñat IguaranBeñat GaztelumendiNerea IbarzabalJulio Soto eta Nerea Elustondo, eta bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Eta jarraian, Durangoko saioa zuzenean

Igandean Durangon jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Han jakingo da zein 18 bertsolari sailkatuko diren finalaurrekoen bigarren itzulira. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, eta Amaia Ugaldek egingo ditu gai-emaile lanak. 

Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta Bertsoa.eus atarian 16:55etatik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi, Maule-Lextarreko saioan. | Argazkia: Alberto Elosegi - XDZ