Maule-Lextarreko bertsoaldiak, Hitzetik Hortzeran
Pasa den larunbatean Maule-Lextarren jokatu zen hirugarren finalaurrekoa. Han izan ziren kantuan Etxahun Lekue, Beñat Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Nerea Elustondo, eta bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko Hitzetik Hortzeran, 15:00etatik aurrera, ETB1en.
Eta jarraian, Durangoko saioa zuzenean
Igandean Durangon jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Han jakingo da zein 18 bertsolari sailkatuko diren finalaurrekoen bigarren itzulira. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, eta Amaia Ugaldek egingo ditu gai-emaile lanak.
Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta Bertsoa.eus atarian 16:55etatik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.