Martxoaren 8ari lotutako bi saio Hitzetik Hortzeran

2014/03/13
Igande honetako Hitzetik Hortzeran Usurbil eta Ormaiztegin martxoaren 8aren baitan antolatutako bi saio ikusteko parada izango da. Igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.
Usurbilen bertso-afari goxoa, goxoa afaria eta goxoa giroa Artzabal jatetxean. Alaia Martin, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsotan, tabureteen gainean eta entzuleen artean.
Ormaiztegiko Zubipe kiroldegiko kantxan sei bertsolari, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu, Jone Uria eta Sustrai Colina.
250 urte beteko dira aurten Fernando Amezketarra jaio zela eta urteurrenaren aitzakian, bertsolari amezketarra ezagunago egin zuten marrazki bizidunak ekarriko ditugu gogora. Hiru protagonista tertulian, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano.

Ane Labaka, Miren Amuriza eta Alaia Martin kantuan