Martxoaren 18an izango da Batzar Nagusia, Amasa-Villabonan

2023/02/28
Aurrez aurreko batzarra izango da. Gaur hasi eta martxoaren 16ra bitarte eman ahal izango da izena bilkuran parte hartzeko.

Martxoaren 18an egingo da Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia, urteroko hitzordua dena. 11:00etatik 13:00etara bitarte egingo da, Amasa-Villabonako (Gipuzkoa) Subijana Etxean. 2022ko egitasmoaren memoria eta balantze ekonomikoa azaltzearekin batera, 2023rako egitasmoa eta aurrekontua ere aurkeztuko dira, eta horiek onartzea izango da batzarraren zeregina. Azken batean, EHBEren egitasmoa osatzen duten sail eta proiektu ezberdinak ikustarazteko eta bazkideekin partekatzeko aukera eskainiko du bilkurak. 

Gaur hasi eta martxoaren 16ra bitarte eman ahal izango da izena batzarrean parte hartzeko; atari honetan bertan argitaratu dugun izen-emate orria bete beharko da horretarako. Aurrez aurreko batzarra izango da, eta ez da online eskainiko.

Eman izena Batzar Nagusirako hemen

Mokadua eskainiko da ondoren han bertan, 13:00etatik 14:00etara; batzarrerako izena ematerakoan, mokadua egiten geratzekoak zareten adierazi, mesedez, galdetegian bertan.

Izpuran egin zen 2022ko Batzar Nagusia, Bertso Egunarekin batera.