Martxoaren 16an egingo dugu Batzar Nagusia, Senperen

2025/02/19
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 2024 urtearen errepasoa eta datorrenaren kokapena egiteko Batzar Nagusia antolatu dugu. Herrialdeetako Batzarrak ere otsailean eta martxoan izango dira; Arabako Bertsozale Elkarteak urte hasieran egin zuen berea.

Urtero bezala, laster izango dira Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusiak. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak martxoaren 16an egingo du berea Senperen, Larraldea etxean (Amoze auzoa), igandearekin. Goizeko 10:00etatik 10:30era ongietorria egingo dugu, kaferako tartearekin. Batzarra, berriz, 10:30ean hasiko da, eta 12:30ak arteko tartea aurreikusi dugu amaierarako.

Hurrengoa izango da gaitegia:

  1. Sarrera
  2. 2024ko memoriak eta 2025eko egitasmoak
  3. 2024ko diru kontuak eta 2025eko aurrekontuak
  4. Herrialdeen irakurketa


Batzarra bukatu ondoren, bazkaltzeko aukera egongo da Senpereko Kattalin Elizalde kolegioan. Bazkaltzera geratu nahi bazenu, www.bertsosarrerak.eus atarian eros dezakezu txartela, lotura honetan.


Herrialdeetako batzarrak ere, otsailean eta martxoan

Arabako Bertsozale Elkarteak urtearen hasieran egin zuen bere batzarra, Kuadrillartekoaren aurkezpenarekin batera. Beste herrialdeek otsailean eta martxoan egingo dituzte. Hurrengoa izango da batzar guztien egutegia:

  • Arabako Bertsozale Elkartea: urtarrilaren 18an egin zen, Gasteizen.
  • Nafarroako Bertsozale Elkartea: otsailaren 22an, Lesakan.
  • Bertsularien Lagunak Elkartea: martxoaren 9an, Larraldean, Senperen.
  • Bizkaiko Bertsozale Elkartea: martxoaren 13an, Larrabetzun.
  • Gipuzkoako Bertsozale Elkartea: martxoaren 13an, Mendaron.
  • Euskal Herriko Bertsozale Elkartea: martxoaren 16an, Larraldean, Senperen.

Zure zain izango gara, bazkide!

Agurainen egin zen 2024ko Batzar Nagusia.