Martxoaren 11n zabalduko da bertso-udalekuetan izena emateko epea
2014/03/05
Goizeko 9:00etan zabalduko da izen-ematea. Martxoaren 27ra arte lehentasuna izango dute bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek.
Uztailan eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.
Bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.
Martxoaren 11n, goizeko 9:00etan aktibatuko da, www.bertsozale.com atarian, izena emateko formularioa.