Libreko saioak izango ditu ardatz urriaren 5eko Hitzetik Hortzerak

2014/10/02
Denboraldi honetako bigarrena izango da, eta Ituren eta Aieteko saioak entzun ahal izango dira bertan. Igande bazkalostetan, 15:00etan, ETB1en.

Joaldunen Eguna izan zen Iturenen irailaren 20an. Han ziren kantuan Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu. Goizean baserriz baserri ibili joaldunekin batera eta bazkal ondoren egin zuten saio bizi eta arrakastatsua.

Eta Donostian, Aiete auzoan kantu jira egin zuten bertakoek eguraldi ederrekin paraje ezin hobeetan igandez, irailaren 21ean. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi ibili ziren han kantuan. Bertako bertsoaldiak inguratuko ditu Hitzetik Hortzerak.

Horrekin batera eta protagonistak elkarrizketatuz libreko saioen ezaugarriak, bitxikeriak eta trikimailuak azalduko dira programan zehar.

Irailaren 28an abiatu da denboraldi berria. Hortik aurrera, igandero arratsaldeko 15:00etan izango da zita plazaz plaza bildutako bertsoaldi onenak eta hauen inguruko kontuak ikusi eta entzun ahal izateko.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta EITB Nahieranen.

Miren Amuriza eta Jexux Mari Irazu bertsolariak Joaldunen Egunean. Hitzetik Hortzera.