Lau hizkuntzatako bertsolariak, larunbatean, ETB1en

2016/04/29
Europa bat-bateanen baitan berriki gauzatutako birak emandako onena izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera.

Joan zen astean egin zen Europa bat-batean egitasmoaren bigarren fasea, eta asteburu honetan bira horrek emandako onena ETB1en ikusteko moduan izango gara. Lau adierazpideen artean saioak egin ziren Euskal Herri osoan zehar: Sardiniatik Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriak etorri ziren Euskal Herrira, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin; Kurdistandik, berriz, Zinar Ala izan zen bisitan; Kataluniatik, Ferriol Macip eta Mireia Mena glosadoreak, Christian Simelio eta Anaís Falcó corrandistak eta Gerard Díaz eta Marcel Marimon musikariak etorri ziren. Beraiekin batera bertsotan, berriz, denera hamalau bertsolari aritu dira Bilbon, Hernanin, Donostian, Iruñean, Markina-Xemeinen, Uztaritzen eta Aramaion egin diren saioetan. Hizkuntza nahas-mahas horretan Irati MajueloMaddalen ArzallusMiren IbarluzeaKarlos Aizpurua eta Renato Capocchia aritu ziren itzultzaile lanetan. 

Larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, saio horietako alerik onenak ikusgai izango dira ETB1en. Ilaski Serrano gidari dela, Sardiniako, Herrialde Katalanetako eta Kurdistango ahozko kantu inprobisatuak ezagutzeaz gain Maialen LujanbioArrate IllaroJulio Soto eta Miren Amuriza bertsolariekin batera inprobisatzeko modu eta hizkuntza desberdinen arteko jolasak ikusteko aukera izango da.

Hernaniko saioan, inprobisatzaileak elkarrekin agurtu zirenekoa. Iturria: XDZ