Lasturko egonaldirako izen-ematea irekita
2025/03/27
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 14-20 urte bitarteko gazteentzat egonaldia antolatu du, Lasturren.
Azken urteetan bezala Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburu pasa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Egonaldia Lasturko aterpetxean egingo da apirilaren 4tik 6ra, Eskolarteko finalarekin hasita. Bertso eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteek aukera ederra izango dute bertsoaren aitzakian hainbat ekintzaz gozatu eta elkar ezagutzeko.
Honakoa Izango da egitaraua:
Apirilak 4, ostirala, Azpeitia:
- 18:00: Gelatik Plazarako BDH mailako finala, Dinamoa Sormen Gunean.
- 20:00: Gipuzkoako Eskolartekoko finala, Elikagunean.
- Ondoren, Lasturrera bidaia.
Apirilak 5, larunbata, Lastur:
- Goiza: Gosaria eta Endoiara txangoa.
- Bazkaria: Endoiako ostatuan.
- Bazkalostean: bertso tribiala.
- Afalostean: "Auskalo zeinek jarriak" bertso afari musikatua, Unai Agirre, Eñaut Agirre eta Eneritz Artetxeren eskutik.
Apirilak 6, igandea, Lastur:
- Goiza: gosaria eta etxera itzulera.
Egonaldiaren kostua 55€koa izango da eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da apirilaren 1a baino lehen.
Oharra: Eskolartekoko finaleko sarrera aparte erosi beharko da, www.bertsosarrerak.eus atarian.