Larunbatean amaitu zen Bertsolamintza

2019/06/03
Hainbat lagun erakarri ditu zikloak, bereziki, hitzaldi guztiak elkartu zituen azken saioak.

Aretoa lepo bete zuen Bertsolamintzak pasa den larunbatean Amasa-Villabonako Subijana etxean. Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik gauzatu dugun zikloaren azken saioa izan zen asteburukoa: maiatzean zehar egin dira lau saio, eta horietan aritutako hitzaldien laburpenak entzun genituen bosgarren saio honetan. Hizlarien arteko mahai-inguruak ere izan ziren, eta agertutako interesdunek bat eginda, zer esanik izan zen solasaldietan. Hitzaldi sortaren ondotik, elkarrekin bazkaltzeko aukera izan genuen parte hartzaileok eta izena emandakook.

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maite Berriozabal, Amaia Agirre, Miren Artetxe, Asier Galarza, Eli Pagola eta Xabier Aierdi izan ziren hitzaldiak ematen; eta bi mahai-inguruak gidatu zituzten Maddi Sarasuak eta Ainhoa Aizpuruak. Beren hitzaldietako muina entzungai dago hizlarien beraien ahotik Bertsoa.eus webgunean, ziklo osoan egin dituzten ekarpenen haritik.

Informazio gehiago www.mintzola.eus atarian.

Eli Pagola eta Asier Galarza. / XDZ