Lanku Bertso Zerbitzuak enpresak komertzial-administraria behar du

2014/12/01
Interesa duenak Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu abenduaren 19a baino lehen ondorengo helbideetara: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur parkea, 20140 Andoain. e-posta: zuzendaritza@lanku.com

ZEIN DIRA EGITEKOAK? 

- Bezeroekin zein hornitzaileekin emanaldien kontratazioa burutzea eta jarraipena eramatea.

- Gure eskaintza eta zerbitzu katalogoaren berri ematea.

ZER ESKAINTZEN DA?

- Hasieran, sei hilabeteko kontratua, asteko 25 orduko lanaldian.

- Ondoren, behin epe hau igarota, aurrera begirako lan harremana eta baldintzak bi aldeen artean adostuko dira.

ZER BALORATUKO DA?

- Bertsolaritza eta kultura mundua ezagutzea.

- Komertzial lanean eta publizitate-marketing lanetan esperientzia izatea.

- Proiektuak garatzeko eta koordinatzeko gaitasuna.

- Ofimatika arloko ezagutzak eta ordenagailuarekin lan egiteko gaitasuna.

- Euskara menperatzea eta ibilgailu propioa izatea ezinbestekoak dira.

- Aurrekontuak egin eta baliabide ekonomikoak kudeatzeko gaitasuna.

- Gizarte mugimenduetan eta herrigintzan esperientzia.

- Lanerako autonomia eta nortasuna erabakiak hartzeko.

- Ikasketak: Erdi edo goi-mailako ikasketak eginak izatea.

 

Interesa duenak curriculum vitae-a eta motibazio gutuna bidali beharko ditu abenduaren 19a baino lehen ondorengo helbideetara:

- Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur parkea, 20140 Andoain

zuzendaritza@lanku.com

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatu helbidera edota deitu 943 260 755 telefono zenbakira.

www.lanku.com