Langraiz-Okan, Lesakan eta Berriozarren izan da Hitzetik Hortzera
Bukatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalerdiak, eta dagoeneko badakigu zein seikote izango den Printzipal antzokiko final handian.
Hori martxoaren 21ean izango da, baina aurretik Langraiz-Okan jokatu zen azken finalerdia eta horren berri emango du aste honetan Hitzetik Hortzerak.
Sei bertsolari ziren Langraiz-Okako saioan: Paula Amilburu, Jagoba Apaolaza, Ander Solozabal, Iker Pastor, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita. Azken biak lortu zuten finalerako txartela eta saio horretako bertsoaldi onenak ikusi ahal izango dira igande honetan.
Eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere hasi dira finalerdiak. Bi jokatu dira pasa den asteburuan. Eta bien laburpena eskainiko du Hitzetik Hortzerak.
Berriozarren ziren kantuan: Alazne Untxalo, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Jon Barberena, Julio Soto eta Sarai Robles.
Eta Lesakan berriz, Aimar Karrika, Amaia Elizagoien, Julen Zelaieta, Ander Fuentes “Iturri”, Xabier Terreros “Terre” eta Kotte Plaza.
HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.