Korrikarekin bat

2022/04/11
2533 kilometroan hartu zuten lekukoa Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean Igor Elortza Zuzendaritzako kideak eta Arantzazu Barreros bazkideak.

Apirilak 10. Donostia. Goizeko zortziak. Zurriola pasealekua. Eguzkiak oraindik berotzeko betarik izan ez duen eguna aprobetxatu nahian, kirolari eta paseari goiztiarrak errepidearen alde banatan. Zerbait handia etortzekoa dela iragartzen duen barealdia. Hitzekin jantzitako petodun bat, bi,... gero eta gehiago. Eta han dator, tipi-tapa oihuekin AEKk bi urtetik behin antolatu ohi duen Korrika; 22.Korrika.

Ordurako prest Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean lekukoa hartu duten Igor Elortza Zuzendaritzako kidea eta Arantzazu Barreros bazkidea, nahiz elkarteko bazkide eta zaleak.

[ARGAZKIAK: 22.Korrika - 2533 kilometroa]

Zurriola pasealekuan hartu dugu lekukoa. / XDZ