Korrika badator, Bertso Korrika badoa

2017/03/24
Martxoaren 30ean, datorren ostegunean, abiatuko du bere bidea Korrikak Otxandiotik. Bertso Korrikako saio gehienak gauzatuta egongo dira ordurako, apirilaren hasieran oraindik ere batzuk izango diren arren.

Bertso Korrikaren azken saioak gauzatuko dira datozen egunetan, Korrika hastear denean.

Gaur lau saio izango dira: Agurainen, Arrigorriagan, Getxon eta Baionan. Lehen hiru hitzorduak 20:00etan hasiko dira. Aguraingo Kilkenny tabernan Nerea Ibarzabal eta Ander Solozabal bertsolarien eskutik bertso saio musikatua eskainiko da; ordu berean Arrigorriagako Argala plazatik abiatuko dira bertso poteoan Oihana Bartra eta Etxahun Lekue; eta Getxon, Arrate Illarok eta Inazio Vidalek abiatuko dute bertso poteoa Algortako Bodeguilla Butron tabernan. Handik ordubetera, Baionako Kalostrape ostatuan bertso musikatuak izango dira Maddalen ArzallusOdei BarrosoBeñat Gaztelumendi eta Nahia Sasco bertsolarien eskutik. 

Asteazkenean izango da hurrengo saioa, Korrikaren hasieraren bezperatan. Ordizian egingo da, 18:00etatik aurrera. Nerea Elustondo, Aratz Igartzabal "Potto" eta Iban Urdangarin dira kantatzekoak; Eresti Oiarbide izango da gai jartzen. Ostiralean, 20:30ean Erbitiko elkartean bilduko dira bertsotarako Ander Fuentes, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz eta Joana Ziganda; Arkaitz Goikoetxeak jarriko dizkie gaiak.

Gero eta gutxiago falta da helmugarako, beraz, anima zaitez eta hurbildu!

Datozen egunetako hitzorduak.