Kantaera aztergai, Hitzetik Hortzeran

2015/11/19
Aimar Karrikak eta Anjel Mari Peñagarikanok euren iritzia emango dute kantaerak bertsoan izan dezakeen eraginaz.

Bertsoa osatzen duten hitzak doinu, erritmo eta bolumen batean botatzen dira, eta kantaera horren gainean egingo du hausnarketa aste honetan Hitzetik Hortzerak. Aimar Karrikak eta Anjel Mari Peñagarikanok euren iritzia emango dute. Gainera, mundu honetan holako gauzak doinua nola aurkitu zuten azalduko digu Peñagarikanok. Doinua 1986ko Txapelketa Nagusian atera zuen Millan Telleriak lehenengoz, eta orduan kantatutako bertsoak entzuteko aukera ere izango dugu.

Tartean, Iruñean eta Ataunen botatako bertsoak ere plazaratuko ditu Hitzetik Hortzera saioaren atal berriak.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en, eta noiznahi www.eitb.tv atarian.

 

Peñagarikano izango dugu bidelagun aste honetan