Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran
Duela 155 urte jaio zen Errenterian Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, bertsolarien familia ezagunean. Tradizionalistatik adina zuen salbuespenetik garai hartarako: bertsolari kaletarra izan zen, fabrikako langilea eta emakumea. Elixabete Perez Gaztelu ikertzaileak eta Joxepa Antoniren herrikideak lagunduko digu bere bizitza hobeto ezagutzen, igandeko Hitzetik Hortzera saioan.
Elixabete Perez Euskal Filologian Doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Ez zaizkigu emakume bertsolari askoren istorioak gaurdaino iritsi, baina Perezen ahotik Joxepa Antoni Aranberriren ingurukoak ezagutuko ditugu eta ikerketa prozesua nolakoa izan den kontatuko digu. Zeri buruzko bertsoak osatuko ote zituen Joxepa Antonik garai hartan?
Getariako eta Latasako bertsoaldiak
San Antonetako bertso jaialdia antolatu da aurten ere Getarian, Balentziaga Museoan. Kantuan aritu ziren Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Libe Goenaga, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso; Uxune Areizagak egin zituen gai-jartzaile lanak. Latasako biltegian, aldiz, bertso afaria izan zen, eta Julio Soto eta Maialen Lujanbio aritu ziren kantuan. Igandeko programan bateko zein besteko bertsoaldi onenak entzungo ditugu.
Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.