Jon Mayaren pausoan joango da igandeko Hitzetik Hortzera
Dantza eta bertsoa uztartuko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Jon Maya dantzari ezaguna izango da gonbidatua, eta bere pausoan joango gara Errenteriako bertso-saiora. Herriaren inguruan ariko gara berarekin, eta baita bertsoaren eta dantzaren arteko antzekotasunez ere.
Lotura horren lekuko da aste honetan berreskuratuko dugun bertsoaldi historikoa. Bertsoa, dantza eta trikitiaren uztarketa moduan sortu zen Upeletan Erronka emanaldi berezia. 2006an Azkoitian egin zuten saio bat, eta dantza-doinu bizian kantuan aritu ziren Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña; eta beren erritmora aritu ziren dantzarien artean zen Jon Maya bera ere.
Errenteria eta Durangoko bertsoa
Dena den, aste honetan ere plazako jardunak beteko du programako tarterik zabalena. Errenteria eta Durangoko jaialdietako bertsoaldirik onenak eskainiko ditugu Hitzetik Hortzeran eta Jon Maia, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Igor Elortza, Andoni Egaña eta Julio Soto entzungo ditugu kantuan.
Hori dena eta askoz gehiago igande honetan izango da ikusgai ETB1en, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Eta, laster, interneten ere aurkitu ahal izango duzue EITB Nahieranen.