Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran

2017/11/02
Gainera, zuzenean eskainiko da Maule-Lextarreko saioa ETB4n, Aitzol Barandiaranen eta Uxue Alberdiren eskutik.

Irunen jokatu zen atzo Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa; han izan ziren kantuan Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, eta Maite Berriozabal-ek aurkeztuko zuen saioa. Larunbatean, berriz, azaroaren 4ean, Maule-Lextarren jokatuko da hirugarren finalaurrekoa. Oholtza gainera igoko dira Beñat GaztelumendiBeñat IguaranEtxahun LekueJulio SotoNerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal bertsolariak eta Saroi Jauregi aurkezlea.

Irungo bertsoaldi onenak bilduko ditu Hitzetik Hortzerak igandean, 15:00etatik aurrera, eta gerora ikusgai izango da programa EITB Nahieranen. Bestalde, gogoratu, finalaurreko guztiak ETB4n eskaintzen ari garela zuzenean, Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdiren eskutik, eta hala zuzenean jarraitu ahal izango dute ikus-entzule guztiek etxetik Maule-Lextarreko Ororena jai alain gertatzen den guztia.

Irungo saioko zein Maule-Lextarreko bertsoaldiak izango dira protagonista igandean.