Irungo bertsoaldi onenak, Hitzetik Hortzeran
Irunen jokatu zen atzo Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa; han izan ziren kantuan Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre, eta Maite Berriozabal-ek aurkeztuko zuen saioa. Larunbatean, berriz, azaroaren 4ean, Maule-Lextarren jokatuko da hirugarren finalaurrekoa. Oholtza gainera igoko dira Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal bertsolariak eta Saroi Jauregi aurkezlea.
Irungo bertsoaldi onenak bilduko ditu Hitzetik Hortzerak igandean, 15:00etatik aurrera, eta gerora ikusgai izango da programa EITB Nahieranen. Bestalde, gogoratu, finalaurreko guztiak ETB4n eskaintzen ari garela zuzenean, Aitzol Barandiaran eta Uxue Alberdiren eskutik, eta hala zuzenean jarraitu ahal izango dute ikus-entzule guztiek etxetik Maule-Lextarreko Ororena jai alain gertatzen den guztia.