Ireki da Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea

2022/02/07
Begirale, sukaldari edota zuzendari lanak egitera joan nahi duten lagunek izena emateko bi aste izango dituzte, baita begirale praktikak egin nahi dituztenek ere.

Otsailaren 21eko eguerdira arte eman ahal izango da izena www.bertsozale.eus atarian, 2022ko Bertso Udalekuetako hezitzaile izateko; zuzendari, begirale, sukaldari ala praktiketako begirale izateko, alegia.. Apirilaren amaieran jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuek hartuko duten parte lantaldean. Hautatutako kideek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu behar dute parte, maiatzaren 20ko asteburuan.

Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira egonaldiak, azken horretan bi txanda, eta guztiak uztailean gauzatuko dira. Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea martxoan izango da, eta laster izango duzue Bertsozale Elkarteko webgunean txanden eta izen-emate epeen berri.

Eman izena hemen!

Asteburu osoko prestaketa saioan parte hartu behar dute hautatuek, maiatzean. / XDZ