Ireki da bertso-eskola feministetako izen-ematea

2020/09/23
Urriaren 4ra arte izango da matrikulatzeko aukera. 2020-2021 ikasturtean ere eskainiko dira Ahalduntze Bertso Eskola eta Gizonentzako Bertso Eskola Feminista; urrian hasiko dira biak.

9:00etan hasita, martxan da bertso-eskola feministetako matrikulazioa, eta urriaren 4ra arte eman ahal izango da izena Ahalduntze Bertso Eskolan nahiz Gizonentzako Bertso Eskola Feministan. Webgune honetako izen-emate orri hauek bete beharko dira:

Izen-emate epea amaituta, urriaren 5ean jakinaraziko da taldearen osaketa, eta orduan bideratuko da ordainketa. 150 eurokoa izango da matrikula.

Lagun kopurua mugatuko da, egungo egoerara egokitzeko, eta, honenbestez, 27 lagunentzako tokia izango da Ahalduntze Bertso Eskolan; hala, soilik bertsolariei eskainitako eskola izango da aurten. Dena den, iaz gai-jartzaileekin egindako lanketarekin jarraitzeko, bereziki beraiei zuzendutako eskaintzaren berri ere emango dugu laster. Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokionez, 20 lagunentzako tokia izango da, gai-jartzaile zein bertsolari izan.

Hilean behin egingo da eskola bat nahiz bestea; larunbat goizetan izango dira saioak, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ikasturte osoko konpromisoa eskatuko da, bai etortzeko eta baita parte hartzeko ere. Konpromisoa, esperimentazioa eta aniztasuna dira, hain zuzen, eskola hauen oinarri. Hementxe topatuko dituzu eskolen egun zehatzak, Ahalduntze Bertso Eskolari eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokienez.

Lagun kopurua mugatuko da deialdi honetan.