Irantzu Idoatek lortu du Euskal Herriko Eskolarteko txapela

2022/06/18
Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra. 180 lagun elkartu dira, Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian, hamabi parte-hartzaile gazteek osatu duten saioa jarraitzeko.

Gaur jokatu da 34. Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretan. 11:30ak jota eman die ongietorria Beñat Vidal aurkezleak Euskal Herri osotik etorritako 180 bertsozaleri.

Hamabi gazte aritu dira kantuan Idoia Anzorandia gai-jartzailearen esanetara: Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Danel Herrarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre. Epaile lanetan aritu dira Ainhoa ArregiAitor JimenezJulen ZelaietaLur Renteria eta Maite Sukia

Lehen zatia eginda, bigarrenera sailkatu dira Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirre; azkenik, Irantzu Idoatek lortu du 2022ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela eta Maddi Agirre izan da txapeldunorde. Unai Iturriaga bertsolari durangarrak jantzi dio garaikurra txapeldunari.

Bejondeizuela parte-hartzaile guztiei!

Gaztetatik bertsozaletzen

Urte hasieran ekin zitzaion 34. Eskolartekoari eta ekainera bitarte bere bidea egin du lurraldeetan. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dugu gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa, eta aurten Iurretako Udalaren laguntza ere izan du.

14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu Eskolartekoak. Gainera, tokian tokiko ezaugarriak kontuan hartuta, bestelako ekintzak ere egiten dira bat-bateko txapelketaz gain: idatzizko txapelketa edota adin txikiagoentzako lehiarik gabeko topaketa, adibidez.

Euskal Herriko Eskolartekoa irabazi du Iratzu Idoatek . / XDZ