Irailaren 27an hasiko da Hitzetik Hortzera

2015/09/18
Igandero, arratsaldeko 15:00etan eskainiko da ETB 1en.

Hileko azken igandean ekingo dio Hitzetik Hortzerak denboraldi berriari. Apirilaren 3ra bitarte, 26 saio eskainiko ditu ikasturtean zehar. Igandero 15:00etan izango du hitzordua ETB 1en eta astelehenetan errepikapena izango da 23:15ean.

Iazko izaerari eutsiz, saio bakoitzean bertsogintzari loturiko gai bat izango du oinarri. Bertsolarien plazako jardunak uzten dituen ale onenekin batera, "bertsogintzan sortzen diren korapiloak askatzen saiatuko" direla diote telebista-saioaren arduradunek,  "baita korapilo gehiago eragiten ere". Horrez gain ikasturtean zehar izango diren gai nagusiei ere erreparatuko die telebista-saio beteranoak: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Kulturartea, Bertso Eguna…

Sarean EITBren Nahieran atarian ere izango da ikusgai.

Denboraldi honetan ere jarraitu bertsolaritza Hitzetik Hortzeran