Irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017
Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak.
Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan:
Agin Laburu
Aimar Karrika
Aitor Mendiluze
Aitor Sarriegi
Alaia Martin
Amets Arzallus
Ander Lizarralde
Ander Fuentes “Itturri”
Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
Asier Otamendi
Beñat Gaztelumendi
Beñat Iguaran
Beñat Lizaso
Beñat Ugartetxea
Eneko Abasolo “Abarkas”
Eneko Lazkoz
Etxahun Lekue
Felix Zubia
Ibon Ajuriagojeaskoa
Igor Elortza
Iñaki Apalategi
Jon Maia
Jon Martin
Jone Uria
Julio Soto
Maddalen Arzallus
Maialen Lujanbio
Mikel Artola
Miren Amuriza
Miren Artetxe
Nahikari Gabilondo
Nerea Elustondo
Nerea Ibarzabal
Odei Barroso
Oihana Bartra
Oihana Iguaran
Oihane Perea
Onintza Enbeita
Sustrai Colina
Unai Agirre
Unai Gaztelumendi
Xabat Galletebeitia
Xabi Maia
Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.