Irailaren 17an aurkeztuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

2013/09/12
Lau urteko zikloaren ostean irailaren 29an abiatuko da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Ekimena aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko da datorren asteartean, irailak 17, goizeko 11:00etan, Bilbon, Euskaltzaindiak Plaza Barrian duen egoitzan.

Udazkenean bertsozaleok adi adi jarraituko dugun ekimena aurkezteko Bertsozale Elkarteko ordezkariak izango dira Bilbon:

Iñaki Murua Jauregi: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria.

Jokin Castaños Gonzalez: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 egitasmoaren arduraduna.

Joana Itzaina Mailharin: Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria.

Ekaitz Elorriaga Anduaga: Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.

Saroi Jauregi Aiestaran: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.

Asier Ibaibarriaga Apoita: Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria.

Alaitz Rekondo Ferrero: Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria.