Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria beste hiru urtez

2014/03/31
Iragan larunbatean, martxoaren 29an, ospatu zen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen ohiko Batzar Nagusia Durangon. 76 bazkidek hartu zuten parte. Batzarrak aho batez onartu zituen 2013. urteko memoria eta balantze ekonomikoa zein zuzendaritzak 2014rako proposatutako egitasmoa eta aurrekontua. Elkarteko estatutuen arabera, hiru urtetik behin Lehendakari berria izendatu edo dagoenaren jarraipena berretsi behar da. Egungo zuzendaritzak Iñaki Murua aurkeztu zuen eta, bertaratutako bazkide guztien aldeko bozkarekin, beste hiru urtetarako lehendakari izendatu zen Iñaki Murua Jauregi.

Egun, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kargudunak dira:

Lehendakaria: Iñaki Murua Jauregi
Diruzaina: Arrate Illaro Etxebarria
Idazkaria: Xabier Gaztelumendi Lopetegi 

Iñaki Murua Jauregi, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria