Hitzetik Hotzera, Lete sakonena
Aste honetako Hitzetik Hortzera izango da denboraldiko azken programa. Jon Martin bertsolari eta ikertzailea elkarrizketatuko Mirari Martiarenak. 80 urte beteko dira apirilean Xabier Lete abeslari, poeta, idazle eta bertsolari oiartzuarra jaio zela, eta urteurren horrekin bat egin du Jon Martinek argitaratu berri duen liburuak: Xabier Lete: Bertsorik sakonena.
Umetatik entzun izan ditu etxean Xabier Leteren abestiak Jon Martinek eta psikodidaktika masterrean bihurtu zitzaion herrikidea ikergai. Bertsolaritzarekin lotura duten Leteren 40 abesti aztertu ditu eta topatu dituen Lete desberdinei buruz arituko dira.
Xabier Lete: Bertsorik sakonena liburuan Leteren haurtzaroa eta garaiko testuingurua ere bildu ditu Jon Martinek, Leteren obra ulertzeko ezinbestekoak iruditu baitzaizkio; horretarako izan du Arantxa Lete, Xabierren arrebaren laguntza.
Bertsolaritzarekin Xabier Letek zuen harremanari buruz eta bertsolaritzari egindako ekarpenari buruz ere hitz egingo dute elkarrizketan. Eta programa bukatzeko Xabier Leteren Seaska kanta abestuko du Jon Martinek, Endika Loiola musikariak lagunduta.
Bilbo eta Andoiango jaialdiak
Denboraldiko azken programan ez da bertsorik faltako Deustuko jaialdia eta Andoiangoek osatuko baitute programa. Deustun festetan antolatutako saioan Aner Euzkitze, Oihana Bartra, Maialen Lujanbio eta Ander Anakabek kantatu zuten. Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile.
Andoainen Sahararen aldeko bertso jaialdia egin zuten eta bertsotan Maddi Etxeberriaren esanetara aritu ziren Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Lierni Rekondo.
Gogoratu, Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1n.