Hitzetik Hortzera zapatadun oinetan

2022/10/20
Datorren larunbatean jokatuko da finalaurrekoetako lehen saioa Elizondon, eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Hitzordua baliatuta, Harri Arrijuria zapataria izango da programan; bere lanbidearen nondik norakoak azalduko ditu Elizondon duen tailerretik. Ez galdu Hitzetik Hortzera: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Asteburu honetan fase berri bati ekingo dio Bertsolari Txapelketa Nagusiak: finalaurrekoak hasiko dira Elizondon, eta han izango da Hitzetik Hortzera ere. Saioaren aitzakian, Harri Ajuriarekin egin du hitzordua programak; diseinu grafikoan zein argazkilari moduan lan egin ondoren, zapatari izateko apustua egin zuen. Duela hamar urte ireki zuen Elizondon tailerra, eta harrezkero bertan dabil, oinetakoei bigarren bizitza bat ematen.

Bere ofizioaren hastapenez eta ikas prozesuaz ere hitz egingo du; eta inoiz izan dituen eskaera bitxienak ere kontatuko ditu igande honetako Hitzetik Hortzeran.

Elizondoko bertsoaldi onenak

Bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da igandean. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre. Gai-emaile lanetan, berriz, Amaia Castorene arituko da.

Saioaren inguruan arituko dira Komunean atalean Eider Perez eta Idoia Torregarai, eta txapelketak iraun bitartean iritzia emango duten bertsolariak ere izango dira.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en; eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Harri Ajuria izango da aste honetako protagonista Hitzetik Hortzeran.