Hitzetik Hortzera, itzalak eta argiak

2024/09/26
Itzal(iko) bagina ikuskizuna ezagutuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran, Alkiza eta Galdakaoko jaialdietako bertsoaldiek osatuko dute programa. Aste honetan, igandean 15:00etan ETB1en.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen Topaketetako bazkarian ondoan tokatu ziren Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalagaren bertsolariak. Euren ezin egonei buruz hitz egiten hasi eta zerbait sortzeko gogoa piztu zitzaien. Lokatz Loreak kolektiboaren sorrera etorri zen hortik, ondoren Friki saioak eta aurten estreinatu dute Itzal(iko) bagina, bertsoa oinarri duen ikuskizuna.

Lankuk zerbait sortzeko proposamena egin eta baiezkoa eman ondoren hasi ziren Itzal(iko) bagina emanaldia sortzen. Ondoren, oholtzaratzeko bidean, Iraitz Lizarraga izan dute emanaldia zuzentzen. Lizarragaren esperientziak, ekarpenak eta laguntzak antzerkira hurbildu ditu hiru bertsolariak. Izan duten ikasketa prozesu horri buruz hitz egingo dute Mirari Martiarenarekin.

Bertsoak elkartzen ditu Katarain, Bilbao eta Arrizabalaga eta emanaldi hau sortzerakoan barrutik kanporako bidea egin dute. Zeharkatzen dituzten hainbat gauza performatuz; gorputza, lehia eta lotsa adibidez. Hiru pertsonen arteko adiskidetasun historia kontatzen dute.

Alkiza eta Galdakaoko jaialdiak

Alkizako festetako jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera izango dugu aste honetako programan. Amaia Agirre gai-jartzaile zutela, kantuan aritu ziren Amets ArzallusAndoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso.

Galdakaoko jaialdian berriz, Maialen Lujanbio, Nerea IbarzabalSustrai Colina eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan. Saioaren gidaria Arkaitz Estiballes izan zen.

Ordutegi aldaketa

Donostiako Zinemaldiaren itxiera ekitaldia dela eta, aste honetan Hitzetik Hortzerak ordutegi aldaketa izango du. Larunbatean izan beharrean, igandean izango da 15:00etatik aurrera.

Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan ETB1en.