Hitzetik Hortzera: Irabazi eta galdu
Realzale amorratua eta bertsozalea da Jon Plazaola urretxuarra. Nahiz eta gehienek bere aktore, umorista eta gidoilari lanagatik ezagutu. Gaur egun futbola gutxiago jarraitzen duen arren, Realaren eta Athletic-en arteko derbi batean argi du zein talderen harmailetan kokatzen duen bere burua: Txuri-urdinean.
Irabazi eta galdu
Irabazi antzerki lana sortu zuen Jon Plazaolak, berak idatzi eta antzezten du. Gizartean dagoen konpetentziari buruz, sare sozialetako idealizazioaz eta gure bertsiorik onena erakustearen presioaz aritzen da. Helburuak eta helmugak bideak baina gehiago balio duen pentsaraztera gonbidatzen du ikuslea Plazaolak. Baita galtzaileek egiten duten etengabeko bilaketa prozesuaz ere.
Gidoiak eta proiektuak sortzerakoan, bizitzan bezala, umorea da bere ezinbesteko erreminta eta gertuko istorioak umoretik kontatzea gustatzen zaio urretxuarrari.
Tolosako eta Andoaingo bertsoaldiak
Realaren eta Athletic-en gizonezkoen derbiaren aitzakian Andoainen egin zen aurtengo Bertso Derbia. Andoni Egañak egin zituen gai-jartzaile lanak eta kantuan aritu ziren Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Sustrai Colina, eta Aitor Etxeberriazarraga.
Tolosan berriz Leidor antzokia bete zuen Atariak. Tolosaldeko hedabideak urtero antolatzen duen saioan Amaia Agirreren esanetara aritu ziren Sustrai Colina, Amets Arzallus, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Oihana Iguaran eta Nerea Ibarzabal.
Irabazi edo galdu, ez galdu larunbatean Hitzetik Hortzera gaueko 21:00tan ETB1en.