Hitzetik Hortzera: Gustuko lekuan, aldaparik ez!
Lagun gutxi izango dira Euskal Herrian Huntza taldearen Aldapan gora abestia entzun ez duenik. Oraindik Josune Arakistaini eta taldeari eskatzen diete abesti ezaguna jotzeko, baina ordutik hain arrakasta ere sortu dituzte. 2023an lan berririk ez dute argitaratuko Huntzakoek, baina lanik ez dute faltako, kontzertuz beteriko urtea baitute aurretik.
Aldapan behera eta gora
Gustuko lekuan aldaparik ez eta iaz aurkeztu zuen SÜNE proiektuarekin ere jarraituko du Josune Arakistainek. Rikki DJ-arekin elkartu, trikitia musika elektronikoarekin uztartu eta Euskal Herrian iaz udako kanta izan zena aurkeztu zuten: Sunday.
Bertsoarekin ere lotura estua du Arakistainek, izan ere, triktixa txapelketetarako koplak egiten hasi zen eta 16 urterekin Itziarko bertso-eskolan eman zuen izena. Huntzak ere lotura zuzena du bertsoarekin, bertsolariek egindako hitzak erabili baitituzte askotan kantak sortzerako orduan.
Ondarroa eta Getariako bertsoaldiak
Errege egunean Ondarroan egiten den saioan kantuan aritu ziren Jon Maia, Eli Pagola, Aroa Arrizubieta eta Txaber Altube. Iñaki Lersundik egin zituen gai-jartzaile lanak Beikozinin.
Ondarroako bertsoldiak izango dira batetik eta Getariako San Anton festen barruan egiten den jaialdikoak bestetik. Balentziaga Museoan izan zen saioan, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Sutrai Colina eta Aitor Mendiluze aritu ziren kantuan Ane Ezenarroren esanetara.
Gogoratu, Hitzetik Hortzera, larunbatero 21:00etan ETB1en.