Hitzetik Hortzera Etxahun Lekuerekin
Larrabetzun jaio eta bizi da Etxahun Lekue Etxebarria bertsolaria. Nekez uler daiteke Euskal herriko eta Bizkaiko azken 20 urtetako bertsogintza Etxahun Lekue gabe. Txapelketako fokuetatik urrundu bada ere, lotura estua da bertsoarekin, plazako jarduna gain bertso irakaslea baita.
Umetan hasi zen Larrabetzuko bertso-eskolan eta ongi gogoratzen ditu garai hartakoak, baita ondoren Kanpatxuko egonaldian ezagututako lagunak, bertsokideak eta lehen plazak ere.
Txapelketak
Hamar aldiz sailkatu da Bizkaiko Txapelketako finalera eta lau aldiz jokatu du buruz burukoa Etxahun Lekuek. 2016an jantzi zuen Bizkaiko txapela. 2021eko finalean esan zion agur Bizkaiko Txapelketari, artean oraindik erabaki gabe zuen azken Txapelketa Nagusian abestuko ote zuen edo ez. Behin Txapelketa Nagusian izena emateko epea zabalduta uko egin zion eta ez zuen parte hartu.
Txapelketako bertsolaria baino gehiago da Etxahun Lekue. Bertso irakaslea da eta etengabeko transmisio lan horretan dihardu bere egunerokoan. Doinu berririk ere plazaratu izan du txapelketan eta bertsoei loturiko proiektu desberdinetan ere parte hartu du, Hudaltzainak proiektuan adibidez.
Kontu guzti hauek errepasatuko dituzte Etxahun Lekuerekin Hitzetik Hortzeran, bere ibilbideko bertsoak gogora ekarriz.
Hitzetik Hortzera, larunbatero 21:00etan, ETB1en.