Hitzetik Hortzera Bertsolamintzari begira

2024/02/29
Eli Pagola eta Aner Peritz “Euzkitze”, Bertsolamintza lan taldeko kideak dira aste honetako protagonistak. Horrez gain Iruñeko eta Aramaioko bertso saioak izango dira larunbatean 21:00etan ETB1n.

Ate joka dugu 2024ko Bertsolamintza eta txirrina joko du Hitzetik Hortzerak aste honetako programan. Eli Pagola eta Aner Peritz Euzkitze bertsolariak Bertsolamintzako lan taldeko kideak dira eta beraiekin jarriko gara bertsogintzaren ertz desberdinak aztertzea helburu duten jardunaldiei begira. 

Bost urte pasa dira azken Bertsolamintza antolatu zenetik eta aurtengo jardunaldietan bertsolariek “nondik” eta “zeri” kantatzen dioten begira jarriko dira. Gaia aukeratzearen zergatia, Bertsolamintzaren zentzua eta bertsolaritzan egon litezkeen begirada desberdinei buruz arituko dira hizketan Eli Pagola, Aner Peritz Euzkitze eta Mirari Martiarena

Martxoaren 13an hasiko da Bertsolamintza Gastiezen eta martxoaren 23an bukatuko da Amasa-Villabonan. Egingo diren bost jardunaldi desberdinen xehetasunak emango dituzte Eli Pagolak eta Aner Peritz Euzkitzek.

 Aramaio eta Iruñeko bertsoak

 Arabako Txapelketa azken txanpan sartu berria da. Aramaion jokatutako lehen finalerdian Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Peru Abarrategi eta Unai Anda aritu ziren kantuan. Manex Agirrek bildu zituen puntu gehien eta martxoaren 16an Printzipal Antzokian egingo den finalean abestuko du. Etxaun Otañok egin zituen gai-jartzaile lanak.

Iruñeko Bertsoaroan egindako bigarren bertso jaialdia ere ekarri nahi izan du aste honetako Hitzetik Hortzerak. Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria eta Ane Zuazubiskar aritu ziren kantuan Iruñeko Antzerki eskolan Ainhoa Larretxea gai-jartzailearen esanetara. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en, eta noiznahi Nahieranen.