Hitzetik Hortzera, Aiaraldea Ekintzen Faktorian

2023/01/12
Txapelketa Nagusiaren eta Gabonen ondoren ordutegi berriarekin bueltan da Hitzetik Hortzera. Larunbat gaueko 21:00etatik aurrera izango da ETB1en. 2023ko lehen saioan Orioko festetako bertso Saioa eta Amurrion urtero egiten den finalisten saioko bertsoaldiak izango dira. Horrez gain, Aiaraldeko Ekintzen Faktoria ezagutuko dugu.

 Laudioko industrialdean dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Auzolanean eta herritarren ekarpenekin sortu zen. Izar Mendiguren Cosgaya kidearen eskutik ezagutuko dugu proiektua. Euskaratik eta euskaraz sortua, feminismoa, hezkuntza, komunitatea eta elikadura burujabetza ardatz dituen gunea da.

Erdalgunean euskararen arnasgunea da Aiaraldeko Ekintzen Faktoria. 500 bazkide baina gehiagok osatzen dute kooperatiba. 2021ean zabaldu zituen ateak, espacio multifuntzionala sortu zuten eta egingo den ekintzen arabera aldatzen da lekuaren itxura.

Kultur sorkuntzen kabi

Ametsak egikaritzeko lekua izatea ere nahi dute Faktoria bertako kideek. Horregatik dituzte sortzaile ororentzat ateak zabalik. Aiaraldeko bertso-eskolak ere bertan du kabia eta astero elkartzen dira. Laster hasiko den Arabako Kuadrill Arteko kanporaketa bat ere hartuko du Faktoriak

Orio eta Amurrioko bertsoaldiak

Bertsorik ere ez da faltako Hitzetik Hortzeran. Abenduan Orioko festetan izan zen bertso saioko bertsoaldiak izango dira. Unai Manterolaren esanetara aritu ziren Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal.

Amurrion urtero egiten den finalisten saioko bertsoaldiek ere izango dute lekua larunbat gaueko saioan. Bertan aritu ziren kantuan Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Julio Soto, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Aintzane Irazusta aritu zen gai-jartzaile lanetan bertan.

Ordutegi berria

Urte berriarekin ordutegi berria izango du Hitzetik Hortzerak. Larunbatetan izango da 21:00etan ETB1en.

Izar Mendigurenekin ezagutuko dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktoria.