Hilaren 22an egingo da Bertso Eguna aurkezteko prentsaurrekoa
Bertso Egunaren xehetasun guztiaak ezagutzera emateko prentsaurrekoa urtarrilaren 22an, asteakenez, izango da Victoria Eugenia antzokian, goizeko 12:00etan. Bertan izango dira: Nerea Elustondo eta Ixiar Eizagirre, Bertsozale Elkarteko Genero batzordeko kideak; Nerea Txapartegi, Donostiako Udaleko Euskara eta Kultura ordezkaria eta Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria.
Azken urteetan bezala, eguerdi partean bertsolariak kantuan arituko dira Donostiako Alde Zaharrean. Arratsaldez ekitaldi nagusia izango da Kursaaleko Areto Nagusian eta ondoren afaria. Aurten afaria ez da Kursaal-eko jatetxean izango Kursaaletik oso gertu dagoen Manteo kiroldegian izango da. Iparra-Hegoa elkartea arduratuko da afariaren prestakuntzaz.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri dira www.bertsosarrerak.eu atarian.