Hezitzaileen izen-ematea ireki dugu
Aurtengo Bertso Udalekuak prestatzen hasiak gara. Egoeraren bilakaera ikusita eta indarrean dauden neurri eta legeak aintzat hartuta, maiatzaren hasieran hartuko dugu udalekuekin aurrera egiteko ala ez egiteko azken erabakia. Orduan jarriko da martxan haurren izen-ematea.
Hezitzaileena, ordea, gaur bertan ireki dugu: begirale, sukaldari, zuzendari edo begirale praktiketan aritu nahi dutenek hamabost egun izango dituzte izena emateko. Martxoaren 14ra arte (egun hau barne) eman ahal izango da izena. Ondoren, apirilaren hasieran jakinaraziko zaie izena eman dutenei lantaldeko kide izango ote diren, eta azkenik, maiatzaren hasieran eta behin erabakia hartuta, esango zaie Bertso Udalekuak aurreikusi bezala egingo ote ditugun.
Hezitzaileek maiatzaren 22an izango den prestaketa saioan edo egun-pasan hartu beharko dute parte.