Herrialdeetako bertsozale elkarteekin hitz egin du Bertsoak
Martxoaren 5ean Bergaran bildu ziren herrialde bakoitzeko zein Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideak Batzar Nagusiaren bueltan. Bilgune hura baliatuz, Bertsoa elkarte bakoitzeko lehendakariarekin solasean aritu zen, herrialde bakoitzean bertsogintzaren egoera zein den jakin eta datorren urteari begira elkarte bakoitzak dituen helburuak ezagutzeko. Arabakoaren, Bizkaikoaren eta Gipuzkoaren hitzak bildu ditu gaur; bihar, asteazkena, izango dira entzungai Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa biltzen dituen elkartekoaren eta Nafarrokoaren hitzak; eta, etzi, osteguna, Euskal Herriko Elkartearen ingurukoak ezagutuko ditugu Aritz Zerain koordinatzailearen ahotik. Bestalde, astea amaitzerako, Mintzola Ahozko Lantegiaren egitasmoak ezagutuko ditugu lehendakari duen Iñaki Muruaren bidez.
Azkenaldiko saioetako bertsoaldiek ere izango dute bere tartea eta Bergarako eta Igorreko saioetan botatakoak izango dira entzungai. Azkenaldikoak bakarrik ez, eta atzera begirako ariketa egingo du beste behin Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, aurreko asteko hariari jarraituz eta hala, bere 30.urteurrenean, 86ko txapelketako beste bertsoaldi bat berreskuratuz.
Saioak ixtearen gaineko hausnarketa plazaratuko du sareko plazak ostegunean eta ostiralean Hitzetik Hortzerak izango duen ikergaia aurreratuko du.
Bertsolaritzak ez du atsedenik sareko plazan!