Helduenentzako txandak asteburu honetan

2018/07/19
Irañetako Bertso Udalekuak amaituko dira gaur. Bestalde, 15 urtetik hasi eta 18 urte bitartekoak joango dira udalekuetara asteburu honetan, Muxikara eta Idauze-mendira.

Juantzirena aterpetxea gaur hustuko da. Han pasa dituzte bederatzi egun 13 eta 14 urte bitarteko 35 bat gazteek, Irañetan (Nafarroa).

Ohiko bertso afaria egin zuten tartean, eta han izan zituzten German Urteaga eta Izarne Zelaia bertsolariak.

Muxika eta Idauze-mendi, prest
15 eta 16 urte artekoak izango dira Muxikan (Bizkaia) eta Idauze-mendin 17 eta 18 urtekoak. Lehenek larunbatean hasiko dute txanda Gorozikako aterpetxean eta bigarrenek igandean Mendipikan. Ondo pasa!

Izarne Zelaia eta German Urteaga, Irañetako taldearekin.