Hasi dira 2024ko Bertso Udalekuak

2024/07/09
Atzo, uztailaren 8an, hasi ziren 2024ko Bertso Udalekuak Larraulen. Ondoren uztaila bukaera arte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin. Guztira 193 partaide izango dira aurten.

Urteroko ezinbesteko hitzordua dira Bertso Udalekuak bertsozale gazteentzat. Aurten ere Bertsozale Elkarteak adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu. Euskal Herriko herrialde guztietako 159 gaztetxok eta 34 hezitzailek hartuko dute parte 26. edizioa duten Bertso Udalekuetan.

Udalekuetako parte hartzaileen %80a bertso-eskola bateko kideak dira eta behin Zuhatzan Bertso Udalekuak lehen aldiz probatuta, ondorengo txandetan partaideen %75 dira Bertso Udalekuetara etortzea berriz hautatu dutenak. 

2024ko txandak

9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak elkartuko dira uztailean zehar txanda desberdinetan. 12-13 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehena; Larraulen (Gipuzkoan) egingo da uztailaren 8tik 14ra. Bigarren txanda uztailaren 15ean hasiko da eta 24an bukatuko da; 16-18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira Bidarrain (Behe Nafarroan). Zuhatzan (Araban) elkartuko dira uztailaren 24tik 28ra 9-11 urte artekoak eta Bertso Udalekuen azken txanda Uitzin (Nafarroan) izango da. Bertako aterpetxean elkartuko dira 14-15 urteko gazteak uztailaren 25etik 31ra.

Egonaldi guztietan bertsolariak izango dira bisitan, gaztetxoekin jolastu eta bertsotan aritzeko afalosteko giroan.

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso UdalekuakAkitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

 

193 bertsozale gaztek parte hartuko dute aurtengo Bertso Udalekuetan.