Harreman ereduak, aste honetako Hitzetik Hortzeran
2015/11/12
Alaia Martinen eta Fernando Anbustegiren iritziak jasoko ditu atal berriak.
Bikote, guraso eta lagun izateko modu desberdinak daude eta harreman eredu horiek bertsotan nola islatzen diren azalduko du Hitzetik Hortzera telebista-saioaren 8.atalak. Alaia Martin bertsolaria eta Fernando Anbustegi gai-jartzailea izango dira hausnarketa honetan bidelagun, eta bertsoak ere izango dira tartean: familia tradizional baten kanpineko egonaldia ezagutuko dugu, kolore arrosaz eta urdinaz kantuan entzungo ditugu bertsolariak, eta genero-rolen inguruan ere jardungo dira aste honetan bildutako bertsoetan.
Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB 1en. Eta sarean, noiznahi www.eitb.tv.