Hamar urte geroago

2015/02/27
2005. urtean bertsolaritza eta emakumeak gaiaren inguruan programa berezi bat eskaini zuen Hitzetik Hortzerak. Datorren martxoaren 6an erreportaje osoa ikusgai jarriko da www.bertsoa.com atarian.

2005ean programa berezi bat eskaini zuen Hitzetik Hortzerak. Honela aurkeztu zuen Josu Goikoetxeak:

Arratsaldeon denoi. Saio berezia dugu gaurkoa, oso-osorik emakumezko bertsolariei buruzkoa, beraiek bizi izandakoa, euren kezkak eta hausnarketak jasotzen ahaleginduko gara. Oraindik gizonezko bertsolarien kopurua emakumezko bertsolariena baino handiagoa den arren, aldea txikitzen ari da apurka-apurka. Gaur egungo puntako bertsolarietan onentsuena emakumea da, gaiei heltzeko modua aldatzen ari da, baina asko dago egiteko oraindik, batez ere mendetan zehar pilatutako klitxeak eta joerak bazter uzteko. Eta ikusiko dugunez, lan hori ez dute soilik gizonezkoek egin behar, andrazkoek ere badaukate zer aldatu. Gai hori eta beste asko gaurko saioan, Amaia Agirre lankideak egindako elkarrizketa sailetik hautatuak. Ea zuen gustukoa eta interesekoa den.

Martxoaren 6an ikusgai erreportaje osoa ikusgai jarriko dugu www.bertsoa.com atarian.

Erreportaje eder bat ikusteaz gain hausnarketarako ere baliagarri izan daiteke. Hamar urte pasata, zein kezka zeuden orduan? Oraindik badaude? Zer aldatu da? Zertan aurreratu da?

Hemen duzue laburpen-bideoa ikusgai https://www.youtube.com/watch?v=_k1lWGh9AJE&feature=youtu.be