"Haizea dator" Hitzetik Hortzerara

2022/02/10
Aste honetako programan, Haizea dator ekimena ezagutuko dugu, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertso-eskoletako ikasleei eta bertsolari gazteei plazak eskaintzea helburu duena. Bertsoaldiei dagokionez, Baionako eta Etxarri-Aranazko saioak entzungo ditugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.

Bertsularien Lagunak Elkartetik sortutako ekimena da Haizea dator, eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertso-eskoletako ikasleei eta bertsolari gazteei plazak eskaintzea du xede; baita bertsozaletasuna sustatzea ere.

Tokian tokiko bertso-eskolak dira saio hauek antolatzearen ardura daukatenak, hilabeteko lehen ostiralean. Baionara joango da larunbatean Hitzetik Hortzera, han antolatu dutelako otsaileko bertso saioa. Bertsolari arituak eta hasiberriak elkartuko dira Biltxoko elkartean, eta haien esperientzia ekarriko da pantailara.

Baionako eta Etxarri-Aranazko bertsoaldiak

Haizea dator ekimenaren baitan, Baionako Biltxoko elkarteko saioaz gozatuko dugu. Bertan kantuan arituko dira Aiantze Lanes, Irantzu Idoate, Josu Txoperena, Oihan Perez, Patxi Iriart eta Xanti Lacroix. Gai-jartzaile lanak Lur Renteriak egingo ditu. Etxarri-Aranazen, aldiz, kantuan entzungo ditugu Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Oihana Iguaran, Saats Karasatorreren aginduetara.

Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Baionako Biltxoko elkartean izango da Hitzetik Hortzera.