GRAL sari bat gehiago eskainiko da

2021/10/08
Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak aurretik antolatutako ikerketa deialdiei gehitu zaie azken hau. Aurkezten diren proposamenek ahozko kultur sorkuntza izan behar dute oinarrian; tartean, beraz, bertsolaritza.

Urriaren 20an amaituko da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak lankidetzan antolatutako ikerketa deialdietara aurkezteko epea: ikerketa proiektu eta GRAL sari bana zeuden iragarrita deialdia egiterakoan, baina eskaintzari beste GRAL sari bat gehitu zaio orain. 500 eurokoa izango da bigarren GRAL sari hau ere.

Honenbestez, hiru izango dira eskainiko diren sariak: 2.000 euroko saria hurrengo urtebetean garatuko den ikerketa proiektu batentzat, eta 500 euroko bi GRAL sari azken bi ikasturteetan defendatu diren Gradu Amaierako Lanentzat. Lan guztiek ahozko kultur sorkuntza izan behar dute aztergai; bertsolaritza da aukeretako bat.

Aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak proposamenak aztertu eta azaroaren 24an egingo da sari banaketa Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Ikerketa deialdiei buruzko informazioa, hemen.

Ikerketa proiektu sari bat eta bi GRAL sari dira eskainiko direnak.