Gradu amaierako lanak saritzeko deialdia
2019/10/15
Mintzola Ahozko Lantegiaren bitartez, eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, gradu amaierako lanentzako saria atera dugu. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko lanak hartuko dira aintzat; tartean, noski, bertsolaritzari buruzkoak.
2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan gradu amaierako lana defendatu baduzu eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoa izan bada, interesgarria egingo zaizu egin berri dugun deialdi hau. Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez, eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, gradu amaierako lanentzako saria daukagu banatzeko. 500 euroko dirusaria da eskainiko dena.
Esan bezala, aipatutako ikasturte horietan defendatutako lanak izan behar dute eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzkoak, bertsolaritza kasu. Azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dute interesdunek beren lana eta abenduaren 4an banatuko da saria.
Xehetasunak www.mintzola.eus atarian topatuko dituzu.