Muxikan izan dute hurrengo geldialdia Bertso Udalekuek

2015/08/04
Igandean hasi ziren 9-11 urte bitarteko haurrentzat Bertso Udalekuak Gorozikan.

Astebeteko egonaldi honetan, gaur, asteartea, hirugarren eguna dute Bertso Udalekuetan.

Atzo eguraldia aprobetxatuz, mendi buelta eder bat emateko aukera izan zuten. Inguruak ezagutzeaz gain, bertako herritarrak ezagutzeko parada ere izan zuten; besteak beste, Onintza Enbeitarekin pasa zuten arratsaldea.

Gaur ere sorpresaz betetako eguna dute aurretik, beste bi bertsolarien bisita izango dute: bazkal ordutik aurrera Julio Soto eta Jone Uria izango dira udalekuetan. Honezkero, eguna antolatzen arituko dira poz-pozik.

Gorozika bertso-udalekuak 2015