Giro ederra eta bertso festa Orion, Eskolartekoaren 25. edizioa

2013/06/25
Giro ederrean eta entzule ugarirekin egin zen larunbatean Orion Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 25. edizioa. Zarauzko taldea eta Gemma Urteaga besaindarrak eraman zituzten eguneko txapelak.

Larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Orioko Karela kiroldegian. Goizeko 11tan hasita, egun osoko festa izan zen bertan. Gaztetxoen mailako finalarekin hasi zen eguna eta bertan Zarauzko taldeak lortu zuen lehen postua, Leitzako taldeari aurrea hartuta

Arratsaldean, berriz, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen mailako finala izan zen, hauek bakarka aritu ziren eta hamar izan ziren parte hartu zuten bertsolari gazteek. Gemma Urteaga besaindarrak eraman zuen txapela, Mikel Iturriotz urretxuarraren aurretik.

Eskolartekoan aritu ziren bertsolari gazteen talde argazkia.