Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarako izen-ematea zabalik dago
Azaroaren 11ra arte luzatuko da gaur ireki den Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan parte hartzeko izen-ematea. Txapelketaren helburua tokian tokiko bertso mugimendua suspertzea eta bertso-eskolen arteko harremanak sustatu eta sendotzea izango da. Horregatik, auzolanean antolatutako ekimen bat izango da.
Hamasei urtetik gorako bertsozaleek hartu dezakete parte eta talde bakoitzak gutxienez ondorengo kideak izan beharko ditu:
-Hiru edo lau bertsolari (saio bakoitzean hiru bertsolarik kantatuko dute)
-Gai-jartzaile bat
-Epaile bat
-Ordezkari bat
Gai-jartzaile eta epaile lanetan arituko direnentzat egun bateko formakuntza saioak eskainiko dira, beraz, ez da beharrezkoa aurretik esperientzidunak izatea.
Izena emateko klikatu hemen. Gogoratu galdetegia betetzeaz gain taldeko argazkia bidali behar dela gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera.