Gipuzkoako Herriarteko finaleko bertsoaldiak, Bertsoan
Gipuzkoako Herriarteko finalean Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) eta Am...ona (Amasa-Villabona) taldeek botatako bertsoaldiak gozagai daude Bertsoan, sareko plazan. Gainera, finalean parte hartu zuten taldekideen hitzak entzun ahal izango ditugu bihar.
Bizkaiko Taldekakoa ere azken txanpan da. Azken saioan ariko diren hiru taldeak zehaztuta daude jada eta horiekin egin du hitzordua Bertsoak saioaren aurretik dituzten inpresioak biltzeko. Ostegunean ezagutuko ditugu beren iritziak.
Bestalde, txikienekin egin berri den Arabako Eskolarteko Egunaren berri emango du eta datorren larunbatean egingo den Bizkaikoaren inguruan ere ariko da. Bertsoaldiak entzuteko aukerarik ez da faltako, eta Gipuzkoako Herriartekoaz gainera, Biriatuko jaialdian botatako aleak izango ditugu, eta ostiralean Bertsolari Txapelketa Nagusiari loturiko Bertsoaldi Historikoa ere bai.