Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako protagonistak, Bertsoan
Abenduaren 19an Ilunben izango du azken hitzordua 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Zortzi bertsolari ariko dira oholtza gainean kantuan eta horietako batek jantziko du txapela Inaxi Etxaberen eskutik.
Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak Ilunben izan ziren pasa den astean eta orduan izan zen Bertsoa beraiekin. Beren iritziak bildu ditu sareko plazak eta aste osoan zehar horiek ezagutuko ditugu: astelehenean Laburu eta Martin, asteartean Xamoa eta Gaztelumendi, asteazkenean Apalategi eta Maia eta ostegunean Iguaran eta Agirre.
Bestalde, astelehen eta asteartean Donostiako eta Gasteizko saioak ikus-entzun ahalko dira, hurrenez hurren. Ostiralean ere urteetan atzera egingo da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bertsoaldi bat berreskuratu eta bide batez, asteburuko finalari begira emozioak kutsatzeko.
Hori guztia eta egunerokoan bertsolaritzak ematen duena, Bertsoan, sareko plazan!